ELAk salatu nahi du euskal preso politikoen estatuko jazarpen kanpaina

2021/09/22
ELAk salatu nahi du euskal preso politikoen estatuko jazarpen kanpaina
'Kalera Info 'argitalpena eta Kalera Kalera webgunea "berehala" ixteko Auzitegi Nazionalaren agindua beste erabaki politiko bat da, honako helburua duena: presoen elkartasuna eta laguntza kriminalizatzea eta Espainiako Gobernuak hurbilketaren inguruan emandako pauso apalak oztopatzea.

ELAren ustez, estatuaren barrunbeak deritzonak presoek espetxe-legezkotasunari heltzeko erabakiak zabaldutako prozesua zapuzten saiatzen jarraitzen du, hainbat sumario eta kanpainekin; 30 urte baino gehiagoko kartzel zigorren betetzea salatzeko Sareren kanpainaren kontrakoa, kasu. ELAk uste du onartezina dela Estatuak errepresioarekin jarraitzea, ETAk armak utzi zituenetik hamar urte igaro direnean.
ELAk, azkenik, elkartasuna adierazi nahi die presoei laguntzen dieten erakundeei.