ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzak zahar-etxeetarako atera duen dekretua

2019/07/31
Eusko Jaurlaritzak maltzurki eta arduragabekeriaz jokatu du zahar-etxeetarako dekretua atereaz, pertsonak artatzeko inolako hobekuntzarik bermatu gabe

ELAk gogor salatzen du uztailaren 30ean Eusko Jaurlaritzaren Politika Sozialaren sailak atera duen dekretu berria, zahar-etxeetako pertsonen arretarako ez duelako inolako hobekuntzarik ekarriko.

Formetan, Jaurlaritzak ez du eragile sozialak kontuan hartu dekretua egiterakoan. Horren garrantzitsua den testu bat egiteko, kolaborazioa ez eskatzea onartzeina dela uste dugu. Funtsean, ELAk azpimarratzen du dekretu berria atzerapausoa dela. Aurrekoa 1998koa zen, eta 21 urte itxaron ondoren, Eusko Jaurlaritzak atera berri duenak ez du arreta zuzena hobetzen. Jarduera honen larritasuna oso handia da, oso etorkizun etsigarria uzten digulako.

Eusko Jaurlaritzak erabaki du gure helduen baldintza txarrak betikotzea, eta gainera epe luzerako. ELAk, aldiz, “Bi ordu gutxienez ez dugu merezi?” kanpaina abian jarri du, gure helduentzako egunero kalitatezko bi orduren arreta bermatzeko, bederen, eta asmo horrekin jarraituko dugu.

Zoritxarrez, EAEko helduentzako arretaren sektorea hobetzeko borrokaren bidea besterik ez zaigu geratzen, eta bide horretatik jarraituko dugula azpimarratzeko beharrean gaude.