ELAk salatzen du Nafarroako Ospitalearen epekako itxiera, klinika pribatuekiko kontratuak luzatzen diren bitartean
ELAk salatzen du Nafarroako Ospitalearen epekako eta ezkututako itxiera, orain H2 deritzon sailarekin gertatutakoa jakin ondoren. SNS-Osasunbidearen zuzendaritzak gaur baieztatu du Traumatologiaren solairua (H2) itxiko duela hemendik gutxira, eta zerbitzu hori Ubarminera eta Virgen del Camino Ospitalera bidaliko duela.
Bide batez, funtzionarioak ez diren 12 langile kaleratuko dituzte eta gainontzekoek nahitaezko birkokapena jasango dute. ELAk irmoki salatzen du sare publikoko guneak ixten duen bitartean, UPNko Gobernuak klinika pribatuekiko kontratuak luzatzen ditu (San Miguel kilinikarekin, besteak beste), osasungintza pribatuaren aldeko apustua berretsiz.