ELAk salatzen du UPN-PPk inposaturiko ETB-ren etenaldia adierazpen askatasunaren aurkako neurria dela
2016/05/06
ELAk eskatzen die EITBri eta Nafarroako Gobernuari etetea gelditzeko ekimenak aztertzea.ELAk azpimarratu nahi du komunikabide publikoaren aldeko jarrera tinkoa, eta benetako zerbitzu publikoaren ereduaren apustua. Gaur goizean elkarretaratzea egin da Bilbon Langileen Batzordeek deituta.
ELAk salatzen du UPN eta PPk inposatu duten ETB-ren emisioak etenaldia, adierazpen askatasunaran aurkako neurria delako. Batez ere, ELAk defendatzen du nafarrok nahi duen telebista ikusteko eskubidea. Harrigarria da eskubide hori ETBren kasuarekin besterik ez dela urratzen, beste erkidegoen telebistak ikus daitezkeelako Nafarroako eskualde askotan. Dena den, ELAk arbuiatzen du Madrilek datorren emisoreak ixteko agindua, eta ETBri zein Nafarroako Gobernuari eskatzen die etetea gelditzeko ekimenak aztertzea.
ELAk azpimarratu nahi du komunikabide publikoaren aldeko jarrera tinkoa, eta benetako zerbitzu publikoaren ereduaren apustua. Horretan ere, ETBren zuzendaritzak badu bidea oraindik egiteko.