ELAk salatzen duenez Ertzaintza enpresarien segurtasun pribatu gisa ari da Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen greban

2006/07/27

ELAk Ertzaintzak Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen grebako informazio-piketeetan izaten ari den jarrera salatu nahi du. Greba mugagabea hasi zenetik, Ertzaintzaren jarrera eta presentzia eskandaluzkoa izaten ari da, oinarrizko eskubidea den greba eskubidea urratzen duelako.

Ertzaintzaren jarrera bereziki aipagarria izaten ari da Hijos de J. Serrats enpresan. Bertan, enpresaren segurtasun pribatua bailiran jarduten du Ertzaintzak, grebarekin bat egiten ez duten langileak enpresa barruraino babestuz, enpresariaren laguntzatz. Honek, gainera, langileei lanera joateko "gonbita" luzatzen die.

Egoera salagarria da benetan. Ertzaintza informazio-piketeen lana oztopatzen ari da, enpresarako sarrera blokeatuz, eta bertara hurbildu nahi duten grebalariak bultzatuz. Gaur goizean Ertzaintzak beste urrats bat eman du, eta informazio-piketearen aurka jardun du.

Ekintza horiekin, ELAren ustez Ertzaintzak oinarrizkoa den eskubide bat, greba eskubidea, urratzen du legez kanpo. Izan ere, langileak gaizkileak bailiran tratatzen ditu, ez eskubideak dituzten pertsonak bezala. Sindikatu honen ikuspuntutik, onartezina da ordezkari publiko batzuk greba eskubidearen aurka joatea. Ertzaintza zuzentzen duten arduradunak guzti horren jakitun dira. Izan ere, ELAk behin baino gehiagotan salatu ditu hau bezalako jarrerak.

Azken finean, nola eta non ulertzen du Ertzaintzak burutu behar direla informatzeko eta pikete eskubidea greba batean?