ELAk Santa Polako atentatua gaitzetsi du

2002/08/04
Ekintza berri honek ETAk bere bidea egitea erabaki duela berresten du, nahiz eta bide hori euskal gizartearen borondatearen aurkakoa izan.

German Kortabarria ELAren bozemaleak gogor gaitzetsi du Santa Polan, igande iluntzean gertatutako atentatua. Bozeramalearen iritziz ekintza berri honek ETAk bere bidea egitea erabaki duela berresten du, nahiz eta bide hori euskal gizartearen borondatearen aurkakoa izan.

Bestalde sindikatu osoaren izenean elkartasunik beroena adierazi nahi izan die atentatuko biktimei, bereziki hilda gertatu diren bi lagunen senitartekoei, eta baita atentatuak hain bortizki astindu duen Santa Polako herriari.