ELAk Sareren manifestazioan parte hartuko du beste espetxe politika baten alde

2021/10/22
Urratsak egin dira, baina oraindik beste hainbeste egin behar dira espetxe politikaren arloan. Aurreko urteetan baino tratu egokiagoa jasotzen ari dira presoak legeari dagokionean, baina oraindik ez diote amaiera eman urruntze politikari, eta preso askorentzat legearen bidea oztopatzen ari dira, adibidez, gradu progresioaren bideak mozten. Horregatik, ELAk uste du beharrezkoa dela presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzea, eta afiliazioari dei egin dio mobilizazioetan parte hartu dezan.