ELAk, SATSEk eta SMEk greba orokorrerako deia zabaldu dute Osasunbide Publikoan apirilaren 8rako

2005/04/04

Datorren apirilaren 8an Osakidetzan greba orokorra izango da ELA, SATSE eta SME sindikatuek deituta. Greba honen helburuak Osakidetzan lan baldintzak negoziatzea eta hobetzea da batetik, eta bestetik, Osasun Sailak zuzendurik Osakidetzak azken urte hauetan daraman politikaren salaketa. Aurreko greba deialdietan jasotako arrakastak (%75,83 Lehen Arretan eta %65,12 hospitaleko eremuan) ematen digu zilegitasuna euskal osasunbide publikoko langileei berriro ere dei egiteko greba orokor honetan parte har dezaten.

Gatazka guzti honetan zehar sarritan salatu dugu lan baldintzen txartzeak Osasunbidearen kalitatearen txartea dakarrela. Berriki EUSTATek argitara eman dituen datuek horrela adierazten dute zalantzarik gabe. Horrela, ondorengoa adieraz dezakegu:

  • EAE da Osasunbidean gutxien inbertitzen duen Elkarte Autonomoa ingurukoekin alderatuta (BPGaren portzentaia Osasun Publikoan gastatutakoa 2002 urtean honela izan zen: EAE: % 4,3, Nafarroa: % 4,9, Grezia: % 5,03 eta Estatu Espainolean: % 5,43).
  • 1995tik 2005era EAEn Osasunbide Publikoan gastuak eraman duen garapenak % 0,2 gutxiago gastatzen dela adierazten du, BPGn portzentaia kontutan hartuta. 1995 eko % 4,5etik % 4,3ra pasa gara 2005ean. Horrek esan nahi du BPGren portzentaia berdina mantentzeko 107 milioi euro gehiago inbertitu behar direla.
  • Osasunbidean gastu Publikoaren murrizketa honek giza eta materiale baliabideetan murrizketa dakar. Horrela, pertsonalgoaren kapitularako 1994an zuzendutako inbertsioa gaur egun mantendu nahi izango balitz 159 milioi euro zuzendu beharko lirateke hospitaleko eremura eta 84,86 milioi euro hospitaletik kanpoko eremura.
  • Aurrekontu eskas hauek kontutan izanda, lanaren zama nabarmen hazi da gure jardunean (2003ko Osakidetzaren txosteneko datuak).
    • 1994tik 2002rako aldia aztertuta.
    • Hospitaleko eremuan:
      • Ohe kopurua %9,6 gutxitu da.
      • Kanpoko kontsultak %24,9 igo dira.
      • Urgentziak %36,7 igo dira.
      • Operazioak %26,5 igo dira.
    • Lehen arretako eremuan:
      • Kontsulten kopurua %7,2 igo da.
      • Medikuntza Orokorreko kontsultak %8,6 igo dira.
      • Pediatriako kontsultak %11,2 igo dira.

Plantila, bataz-besteko 50 urte dituena, ez da aski sortzen den lan-zama guztiari erantzuteko eta horrela ezinezkoa da kalitatezko arreta eskaintzea. Bien bitartean, itxaroteko zerrendak gero eta luzeagoak dira eta gero eta gehiago luzatzen dira denboran.

Datu ofizialen arabera hauxe da benetan bizi dugun egoera eta gure erantzuna, GREBA OROKORRA, arduradun politikoei zuzendua dago, Osasun Saileko Gabriel Inclán kontseilariari eta Eusko Jaurlaritzari. Horiek dira egoera honen arduradunak.

ELA, SATSE eta SME Sindikatuek ez dugu Greba honekin itxitzat ematen ez Negoziaketa, ez eta Osasunbideko gatazka ere. Arazoei sakonetik eta konpontzeko asmoarekin heltzen ez zaien bitartean gure errebindikazioekin jarraituko dugu eta inork ezin digu eskatu gure lan-baldintzen hobetzeari uko egitea, are gutxiago aurrekoak Osasunbide Publikoaren kalitatea hobetzea dakarrenean. Mezu hau garbi helarazi nahi diegu Euskal Osasun Publikoko egungo arduradun politikoei eta etorkizunean arlo honetan izan daitezkeenei. Hauek jakin behar dute sektore gatazkatsu batera iritsiko direla eta negoziatzeko borondaterik agertzen ez badute, guk mobilizazioekin jarraituko dugula.