ELAk Siemens Gamesako enplegua mantentzeko baliabide guztiak jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

ELAren Nafarroako Siemens Gamesako ordezkariak Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariarekin bildu dira eta berriro ere erakundeen erabateko inplikazioa eskatu dute Siemens Gamesako lanpostu guztiak babesteko.
2018az geroztik hirugarren kaleratze prozesua dela salatu dute, eta, behingoz, enpresak ezar dezala industria plan sendo bat eta etorkizunerako enplegu berme bat eskatu dute, langileak kaleratzeko planteamenduak modu ziklikoan errepikatzea eragozteko.
Kontseilariak joan den astean konpainiako CEOarekin izandako bileraren berri eman du. Bilera horretan, halaber, komunitatea aitzindaria izan den sektoreetako batean enpleguari eusteko konpromiso irmoa hartzeko beharra adierazi zion, eta, bere ikuspuntutik, etorkizun laudagarria izan beharko lukeela.
Kontseilariaren hitzak adierazpen huts batean ez geratzea espero du sindikatuak, eta Nafarroako Gobernuak eskura dituen baliabide guztiak jartzea, konpromiso hori gauza dadin.