ELAk Siemens-Gamesari eskatu dio enpleguaren egonkortasuna bermatzeko industria plan sendo bat

2022/10/13
Gaur egin da Zamudion Siemens-Gamesako lehen Enplegu Mahaia, eta ELAko ordezkariek kritikatu dute Siemens-Gamesaren informazio falta kritikatu du. Izan ere, enpresak oraindik ez du argitu iragarritako 'doikuntza prozesuak' zein eragin izango duen Euskal Herriko zentroetan.

Gaur egin da Zamudion Siemens-Gamesako lehen Enplegu Mahaia, eta ELAko ordezkariek kritikatu dute Siemens-Gamesaren informazio falta kritikatu du. Izan ere, enpresak oraindik ez du argitu iragarritako 'doikuntza prozesuak' zein eragin izango duen Euskal Herriko zentroetan (eta are gutxiago lantokiz lantokiko zenbakiak), ezta bere asmoak bermatzen dituen datu zehatzik eman ere. Dena den, negoziatzeko egutegia zehaztu egin da.

Hori dela eta, ELAk datu gehiago biltzeko eskaera formal bat aurkeztu dio enpresari, batez ere Europako Batzordean aztertu zen informazioa lortzeko. Bertan, gai hori aztertu zen aldez aurretik. Gainera, ELAk gogoratu du lau urteotan plantillak aurre egin behar izan dion hirugarren doikuntza prozesua dela oraingoa, eta horrek areagotu egiten du tentsioa langileen artean.

Siemensen eta Gamesaren arteko bateratzea gertatu zenetik, enplegua etengabe suntsitu dela salatu du ELAk, eta egoera hori larriagotu baino ez da egin Siemens Energyk ekainean iragarritako EEPaz geroztik. Zentzu horretan, sindikatuak erabat arbuiatzen du multinazionalak Estatuan 475 postu suntsitzeko planteatutako doikuntza prozesua, eta etorkizunerako enplegua bermatuko duen industria plan sendo bat eskatzen du.