Osasunbidea

ELAk sinadurak bilduko ditu garapen profesionala langile guztiei aplikatzeko, eta bere proposamena Parlementuko Taldeei aurkeztuko die

2024/05/21
ELAk borroka egingo du garapen profesionalaren Legea irizpide objektiboetan oinarritu dadin, genero ikuspegia izan dezan eta lehen eta bigarren mailako langileak sor ez ditzan.

Duela hilabete mahai sektorialean aurkeztu zen eta LAB, USAE, UGT eta Afapna sindikatuen babesa izan zuen Foru Legearen proiektuak garapen profesionaletik kanpo uzten ditu Osasunbideko langileen % 41.

ELAren ustez, Osasunbideako langile guztientzako garapen profesionala arautzeko unea da, bai langile sanitarioentzat, baita gainerakoentzat ere (zerbitzu orokorretakoak, administratiboak, telefonistak, etab.). Gainera, ELA testuaren aurka agertu zen, garapena aitortzea irizpide ez oso objektiboen arabera baldintzatzen duelako, hala nola "konpromisoa" edo "inplikazioa", genero arrakala sakontzen duelako eta aurrekontuetan partidak nola jasoko diren ez dagoelako argi.

Horregatik guztiagatik, ELAk borroka egingo du Garapen Profesionalaren Legea irizpide objektiboetan oinarrituta egon dadin, genero ikuspegia izan dezan eta lehen eta bigarren mailako langileak sor ez ditzan. Horretarako, sektorean sinadurak biltzen hasiko da eta proposamenak Parlamentuko taldeei aurkeztuko dizkie.