ELAk sinatu du Iruñeko Asimec enpresan Rajoyk eta UPNek inposaturiko lan erreformaren aurka blindatutako lehenbiziko hitzarmena Nafarroan
Asimec-eko 67 langileok (denak emakumeak, bi gizon izan ezik) hitzarmenik gabe zeuden enpresa 2008an sortu zenetik, eta mobilizazio, elkarretaratze eta lan sindikal nekaezin baten ondoren euren baldintzak hobetu dituzte erabat, berme osoarekin gainera.
Asimec-en enpresa batzordearen (ELAkoak dira 5 delegatuak) eta UPNko buruzagien arteko akordioak guztiz debekatzen ditu %10ko malgutasuna, baldintzak bertan behera uzteko aukera eta enpresarien mesederako gainontzeko arauak. Gainera, ultraaktibitatea bermatuta geratzen da hurrengo hitzarmena sinatu arte.
Baldintzei dagokionez, urteko 1.592 ordu finkatzen dira, formaziorako lau egun seinalatzen dira eta soldaten igoera lortu dute %2,5 aintzinatasuna aitortuz modu erretroaktiboan (gainera, udaleko langileen igoerak izanen dute hemendik aurrera).