ELAk sinatutako sektoretako lan hitzarmenen balantze ona

2008/01/02
ELAk sektoretako lan hitzarmenen balantzea aurkeztu du Bilbon. ELAren esanetan emaitzak onak izan dira. Soldata, lan murrizketa eta enplegu gaietan aurrerapausoak lortu direla azaldu dute.

Era honetan, ELAk indarra duen sektoreetan eta lantegietan emaitza onak lor daitezkeela azpimarratu dute Adolfo Muñoz eta Joseba Villarrealek, idazkari nagusiaren albokoak eta negoziazio kolektiboko arduradunak, hurrenez hurren.