TCSAko ordezkari sindikalaren kaleratzea salatu du ELAk

2008/07/21
TCSako zuzendaritzak ELAko ordezkari sindikala kaleratu du langileak beldurtzeko asmoarekin. Izan ere, Bizkaibus eta Bilbobusen esleipena duen enpresa honetako langileak greban daude azken asteotan.

Erabaki honen aurrean protestatzeko, datorren ostegunean, hilak 24, elkarretaratzea egingo da goizeko 11etan enpresaren egoitzaren aurrean.