ELAk toki administrazioan lan baldintzak konpontzeko deia egin du

2005/12/02

EAEko toki administrazioren negoziazio kolektboak azkenaldian izan duen blokeoa dela eta, ELAk egoerari aurre egiteko hainbat neurri aurkeztu ditu gaur goizean Bilbon. Aurkezpenean Gizalan federazioko idazkari orokor Patxi Agirrezabala eta Patxi Sanz izan dira.

Agirrezabalak eta Sanzek idatzi hau irakurri dute.

TOKI ADMINISTRAZIOAN LAN BALDINTZAK KONPONTZEKO PROPOSAMENA

Hogei urte luzetan zehar ELAk Toki eta Foru Administrazioan negoziazio kolektiboa bultzatu ondoren, pasa den Maiatzaren 4ean EUDELek deituriko Negoziazio Mahaira ez joatea erabaki zuen, hain zuzen alperrikakoa zelako mahai hau. Antzerkitzat jotzen genuen mahai eta ez ginen urrengo bileretara joan nahiz eta gainontzeko sindikatoak (LAB, CCOO, UGT) bertan mantendu. ELAren ordezkaritza sektorean %52,6koa da. Mahaian dauden sindikatuek baturik ordezkaritzaren %41,6 dute.

Urte honen haseran ELAk bere helburuak zehaztu zituen negoziaziorako:

Eskuratzeko ahalmena errekuperatzeko aurreko urteko KPI gainditu

Azpikontrata berriei STOP. Egungoetan subrogazio eskubidea

Barneratze kontratoetan 18.500 eurotako gutxieneko soldata

Aldi baterako kontratazioa mugatu Enplegu Eskaintza Publikoen bidez

Eduki hauek, DENAK, sinatu berri dugun Bizkaiko Aldundiaren akordioan bermaturik daude beste edukiekin batera. Bertan gure aldarrikapenak jasoak geratu dira:

Aurreko urteko KPI gehi 0,9; 0,9 eta 0,8 puntu hiru urteko iraupenean

Azpikontrata berriak mugatu eta subrogazio eskubidea bermatu

Barneratze kontratoentzat Aldundiko gutxieneko soldata bermatu (18.500 eurotik gora)

Aldi baterako kontratazioa mugatu % 7an eta Enplegu Eskeintza berriak gauzatzeko konpromezua

EUDELek LAB, CCOO eta UGTrekin diharduen mahaian eginiko eskeintzak arrazoia ematen digute: zazpi hilabete eta 25 bilera luze ondoren, adostasunik ez dute eta azkenengo akordioari zein eskubide murrizketa eman edota nondik moztu eztabaidatzen aritu dira.

Itxurazko mahai honetan dauden sindikatoak egungo eskubideak mantentzeko esijitzen ari omen dira edota beren kezka azaltzen EUDELek heuren plataformei erantzun ez dielako. Noiz arte mantendu behar dute edukirik gabeko negoziaketa hau?

ZALANTZAK ARGITZEN ARI DIRA

Denok sinaturiko azken akordioa sektorean 2000/2001ekoa da. Akordio berri bat lortzeko Bizkaiko Aldundiak edukietan ezarri duen erreferentzia gutxieneko baldintza da. Horregatik sinatu dugu lau sindikatuok. Beraz ELAk ere bere gutxienekoak ezartzen ditu ahalezko akordio baten bueltan:

INDARREAN DAGOENA ERRESPETATUZ, ESKUBIDEEN MURRIZKETARIK GABE ETA BIZKAIKO ALDUNDIAN LORTURIKO AKORDIOAREKIN ELA SEKTOREKO AKORDIOA ONARTZEKO PREST LEGOKE