ELAk Tolosako Udaletxeko langile funtzionaroen hauteskundeak irabazi ditu

Abenduaren 19an ospatu diren hausteskunde sindikaletan ELAk 47 boto lortu zituen langile funtzionarioen artean, orain dela lau urte baino 37 gehiago. Jokoan zeuden 9 ordezkarietatik 4 lortuta, lehen baino bi ordezkari gehiago izango ditu ELA Sindikatuak.
Parte hartze datua ere azpimarratzekoa izan da; izan ere, bozkatzera deituak zeuden 136 funtzionarioetatik 106k bozkatu zuten, ia %78ak. Bozen %44,34a jaso du ELAk. Atzetik, 41 bozka jaso dituen LABek lehen baino 3 ordezkari gutxiago izango ditu, eta ERNE-SVPE koalizioak ere ordezkari bakarra izango ditu 13 boto bildu ondoren.