ARRAZAKERIAREN AURKAKO KANPAINA
ELAk topaketa antiarrazista antolatu du Donostin sindikatuaren delegatu migratuekin
ELAk 4 herrialdeetako 20 bat delegatu migratu batu ditu Donostin gaur goizean sindikatuaren enfoke antiarrazistan sakontzeko eta negoziazio kolektiboan ekarpenak egiteko helburuarekin.
ELAk militante migratzaileak antolatzeko saiakeran aurrerapusuak ematen jarraitzen du. Ildo honetan, talde dinamika ezberdinak egin dira enfoke antiarrazista dituzten klausulak txertatzeko negoziazio kolektiboan. Negoziazio kolektiboko plataformek pertsona migratuek dituzten behar eta interesei erantzun behar die eta bide horretan lan egiten ari da ELA.
Goizean zehar elementu ezberdinak aztertu eta partekatu dira, hala nola, baimenen auzia, oporrak, lanaldia, soldata arrakala etab. ELAk elementu hauek aztertzeko eta negoziazio kolektiboko plataformetan txertatzeko konpromisoa hartu du.