Tortura Nafarroan

ELAk torturei buruzko ikerketarekin jarraitzeko eta biktimen erreparazioarekin aurrera egiteko eskatzen die alderdiei

2023/02/07
ELAk Nafarroako Pertsona Torturatuen Sarearen lana goraipatzen du. Hau beharrezkoa izan da gaur Parlamentuan aurkeztuko ICAVren txostena gauzatzeko. Txosten honek lehen aldiz egiaztatzen du modu ofizial, profesional eta independentean Nafarroan torturaren praktika sistematikoa, arrazoi politikoengatik.

Nafarroako Torturatuen Sareak gonbidatuta ELA Parlamentuko “Torturari eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa Nafarroan, 1979tik gaur arte” bilkurara joan da.

ELAk nabarmendu du garrantzitsua dela Kriminologiaren Euskal Institutuak (ICAV) egindako txostena. Txosten horretan, lehen aldiz, modu ofizial, profesional eta independentean egiaztatzen da Nafarroan tortura sistematikoki egin dela motibazio politikoengatik.

ELAk ezinbestekotzat jotzen du torturak eta tratu txarrak ikertzen, aitortzen eta biktimak erreparatzen jarraitzea. Prozesu horrek neurriak hartu behar ditu torturak ez errepikatzeko eta zigorgabetasun egoerak gainditzeko.

Azkenik, ELAk Torturatutako Pertsonen Sarea Nafarroan egiten ari den lana goraipatzen du, lan hori egin gabe ez bailitzateke gaur Parlamentuan aurkeztutako txostena egin izan.