ELAk Trapagarango Udala salatu du oinarrizko eskubideak urratzen ari delako

Ordutik hona Trapagarango Udalean agintean dagoen talde politikoa ez da gauza izan langileei zein udalerriko biztanleei larri eragiten dien gatazka honi irtenbiderik emateko.
Trapagarango kale garbiketa zerbitzua berriz esleitzekotan dagoen honetan, langileek aldarrikatzen dute argi ezartzea langileei aplikatu beharreko baldintzak zeintzu izango diren, duela gutxi Ortuellan egin den bezalaxe. Eskatzen dituzten lan-baldintzak eta soldatak eginkizun bera duten ondoko udalerriko langileek dituztenak dira.
Bestalde, udal agintariek, arazoak konpondu ordez, langileek greba egiteko duten eskubidea urratzea erabaki dute, Enviser enpresa kontratatu baitute grebalariak egin ohi dituzten lanak egiteko; beraz, ordezkapen ilegala ari da egiten.
Hau dela eta ELAk salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan eta honi zein Lan Ordezkaritzari exijitu die Trapagarango Udalaren aurka arauhauste akta ireki dezala, eta zigorra ezar diezaiotela langileen oinarrizko eskubideen kontrako eraso larri horregatik.