ELAk trenbide publiko eta seguruak aldarrikatzen ditu

2002/03/25

Nazioarteko Garraio Federazioak Martxoaren 26ª Trenbideetako Segurtasunaren Nazioarteko Eguna izendatu du, eta “Beste ezerren gainetik segurtasuna; etekinak bigarren mailara” lema aukeratu du egun hortarako. Nazioarteko federazioko kide den ELAk ere euskal administrazioari eskatu dio trenbidezko garraioan segurtasuna bermatzeko adi egon dadila.
Duela gutxi Bilboko Metroan gertatutakoak –garbitasun kamioi bat 1. linean sartu zen, trenak batera eta bestera zebiltzan ordu batean– frogatzen du etengabeko arreta horri eutsi beharra.
ELArentzat, trenbideak garraiobiderik seguruen eta eragingarriena izan beharko luke, baina hortarako ezinbestekoak dira inbertsio egokiak, lanaldi murrizketak eta langile kopuruak gehitzea. Segurtasunaren kultura, tren berriak eta langileen prestakuntza hobetuekin batera etorriko dena, ezin da ezarri trenbideak interes pribatuen eta etekinen irizpidearen mende utzita.