ELAk Tubacexi eskatu dio benetako negoziazio serioari ekin diezaiola, kaleratutako langileak berriro onartu ditzan

2021/07/22
ELAko atal sindikalaren iritziz, Tubacexek Industria Sailaren bidez egindako proposamena irtebidea lortzeko lehen urratsa da, langileak berriro lanpostuetan hartzeko proposamena egiten baitu, baina ez da nahikoa. Izan ere, atalaren ustez, lehen bilera horrek balio beharko luke zuzendaritzarekin negoziazio-prozesu erreala eta serioa irekitzeko, eta honako hauek zehaztu beharko lirateke: berronarpen operatiboaren epeak, baldintzak eta moduak, ERTE berrian sartzeko bideak, jarduerara itzultzeko modua, eta guretzat legez eta juridikoki bateraezinak diren auziak konpontzea, hala nola, aurretik erretiratutako eta borondatez irten daitezkeen langileen kasuak, enpresak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaietara helegiteari eusten badio.

Beraz, gure ustez, gatazkaren konponbidea ezin da 15 lerroz osatutako proposamenera mugatu, bestelako garapenik gabe eta arazoak eta zalantza juridikoak dantzan utzita. Gatazkari amaiera argia eta irakunkorra emango dion konponbidea lortu behar da.

Era berean, ELAk azpimarratu nahi du eredugarrai dela langileek aurrera daramaten borroka, eta dei egiten du elkarrekin bidea egitea ahalbideratu duten elkartasunari eta soseguari: liskarrek eta eta elkarren arteko kexa eta gaitzespenek enpresari bakarrik egiten diote mesede.