ELAk Tubos Reunidos taldeari eskatu dio informazio osoa eman dezala SEPIn aurkeztutako plan estrategikoari eta etorkizunekoari buruz

2021/05/03
Gaur, maiatzak 3, Amurrioko Tubos Reunidos Industrial, Trapaga/Sestaoko Productos Tubulares eta Langraitzeko Tubos Reunidos Premiumeko ELAko atal sindikalek enpresetako zuzendaritzei zuzendutako idazki bana aurkeztu dute. Horien bidez zera ekatu dute: Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatean (SEPI) aurkeztutako dokumentazio osoa. Taldeak finantza-laguntza eskatu zuen urtarrilean, eta eskaera horretan, legez, plan estrategikoa eta etorkizunekoa sartu behar zuten.

ELAko atal sindikalek eta langileen ordezkariek behin eta berriz eskatu diote enpresari bidegarritasun eta industria planak. Hala ere, Taldeak ez du kasurik egin, nahiz eta errekerimendu hori aurkezteko betebehar legala izan.
Alde horretatik, ELAk uste du “pazientziak muga bat duela”, eta horregatik ohartarazi dio Tubos Reunidos taldeari hurrengo egunetan eskaerari muzin eginez gero, epaitegietara joko duela.

Tubos Reunidos taldeko plantillek eta haien ordezkariek “errespetua merezi” dutela gogorarazi du sindikatuak, eta Taldearen etorkizuneko planak ezagutu behar dituzte. “Gure lehentasuna lanpostu eta lan baldintza guztiak bermatzea dira”.