Hauteskunde sindikalak
ELAk Tuterako Icer Brakes SA enpresako hauteskunde sindikalak irabazi ditu

ELAk 13tik 6 ordezkari lortu ditu, eta enpresako lehen sindikatua da.
ELA lehen sindikatua da Tuterako Icer Brakes enpresan egindako hauteskundeen ondoren, lehian zeuden 13 ordezkarietatik 6 lortu baititu (UGTk 5 eta CCOOek 2).
Espezialisten elkargoan (ekoizpena) izandako 109 botoei esker lortu ditu ELAk 6 ordezkariak (orain arte 5 zituen). Ekoizpenean 13 ordezkarietatik 10 aukeratzen ziren, eta UGTk 38 boto izan ditu eta CCOOk 28. Teknikarien elkargoko hiru ordezkariak UGTrentzat izan ziren, hautagai bakarra baitzen.
ELAren atal sindikalak azken urteetan izandako antolaketa ona eta lan handia, bereziki lan-osasunean, daude lortutako emaitza onaren atzean.
Enpresak 25 urte baino gehiago daramatza Tuteran, automobilgintzarako balazta pastillak fabrikatzen ditu eta 275 langile ditu.