ELAk Tuterako Sigma Brakes enpresako lan baldintzak salatu ditu

Irailaren 7an Sigma Brakes enpresan izandako zorigaiztoko istripu hilgarriaren arrazoiak argitze aldera behar diren bitarteko guztiak jar daitezela eskatu du. Era honetan, bilerak eskatu ditu Lan eta Gizarte-Segurantzako Ikuskaritza buruarekin eta Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendari Nagusiarekin. Izan ere, Sigma Brakeseko langileek pairatzen dituzten segurtasun baldintza txarrak ez direla oraingoak, ezta ezezagunak ere.
ELAk gogoratu du Ikuskaritzak lan-arriskuen prebentziorako legea betearazi behar diela enpresei eta "kasu honetan administrazioak ez du behar adina ahalegin egin". Sindikatuaren iritziz Nafarroako Gobernuak lan-segurtasuneko eskumenak bere gain hartu behar ditu. Uneotan Ikuskaritzan ez dago jarraibide politiko argirik laneko istripuei aurre egiteko salatu du."Nafarroako Gobernuak lan-segurtasuneko eskumenak bere gain hartu behar ditu INSPL eta Ikuskaritzaren arteko lan-ildoa berbera izan dadin; eskumenak era berean kudeatu behar dira, eta gai honekiko aurrekontu-sailak behar bezala hornitu".