ELAk Tuterako UVESA enpresako hauteskunde sindikalak irabazi ditu

2022/11/09
ELAk irabazi ditu berriro hauteskunde sindikalak Tuterako UVESAn, aukeratzen ziren 17 ordezkarietatik 7 eskuratuta, eta boto gehien lortu dituen aukera izanik. Azken lau urteetan sindikatuak egindako lana babestu dute langileek.

ELAk 196 boto jaso ditu Espezialisten Elkargoan (ekoizpena), eta horrek Elkargo horretan aukeratzen ziren 15 ordezkarietatik 7 ekarri dizkio. Teknikarien Elkargoan 2 ordezkari baino ez ziren aukeratzen. 710 langilek 523 boto eman dituzte, hau da, % 74k.

17 ordezkariko enpresa batzordea honako hauek osatu dute: ELAko 7 ordezkari, UGTko 5, LABeko 2, CCOOko 2 eta independente 1.

Emaitza horiek sindikatua Erriberan eta, zehazki, lantokietatik gertu dagoen enpresa horretan egiten ari den lana bermatzen dute, Erriberako langile-klasearen arazoei irtenbideak emanez.