ELAk txalotzen du Austriako Gobernuaren murrizketen aurkako OGB sindikatuaren jarrera irmoa

2018/06/14
ELAren ordezkaritza bat Austriako OGB (Europako Sindikatuen Konfederazioko kidea) sindikatuaren kongresuan parte hartzen ari da. Bertan oso agerian geratu da sindikatu austriar honek zer-nolako jarrera irmoa duen hango Gobernuaren murrizketen aurrean.

Egitarauari jarraiki, Austriako ministro batek (Beate Hartingen-Klein) hitza hartu duenean, OGBko militante gazte batzuk eskenatokira igo dira, ahoa zapiz lotuta, euren protesta ezagutzera emateko. Austriako langile klasea pairatzen ari den egoera salatzeko, kongresuaren ordezkariek ere kartel aldarrikatzaileak erakutsi dituzte ministroaren aurrean.