ELAk txalotzen du Espainiako Gobernuak Txiki eta Otaegiren kontrako zigorrak baliogabetzat jotzea
Espainiako Gobernuak «legez kanpokotzat eta zilegitasunik gabekotzat» jo ditu Txiki eta Otaegi epaitu eta heriotzera kondenatu zituzten auzitegiak. Francoren diktaduran arrazoi politiko eta ideologikoagatik jasan zuten jazarpen eta indarkeria aintzat hartuta, biktima izaera aitortzen zaie, fusilamenduen 50. urteurrena betetzen den honetan.Memoria Demokratikoko legeak ekarri duen aitortza hau justiziazkoa da ELAren iritziz, eta espero du urrats garrantzitsu hau, biktima guztiek merezi duten memoria, egia, justizia eta erreparaziora bidean, abiapuntua izatea.Ildo horretan, ELAk Espainiako gobernuari eskatzen dio, azken 50 urteetan Estatuaren indarkeria politikoak eta segurtasun-indar zein talde para-polizialek eragindako eskubideen urraketaren erantzukizuna eta biktimen erreparazioa ere bere gain har dezala.