ELAk txalotzen du Tubacexeko langile batzordeak grebarekin jarraitzeko erabakia

2021/07/19
ELAko atal sindikalak defendatu legez, Tubacexeko lege batzordeak gaur batzarra egin du afiliatuen bileren ondotik, eta erabaki du grebarekin aurrera jarraitzea. Era berean, zuzendaritzari eskatu dio bertan behera utzi ditzala kaleratzeak, eta bete dezala EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak.

ELAk pozarren hartzen du batzordearen erabakia. Tubacexen ELAko afiliatuen batzarrak erabaki bera hartu baitzuen pasa den ostiralean, hau da, grebarekin jarraitzea, aldeko 120 botorekin. Era berean, ELAk Tubacex eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die langileen erabakia eta legea errespetatzeko eta epaiak bete daitzen konponbidea bultzatu dezala.