ELAk Udalbiltzaren aurkako ekimena politikoa dela salatu du

2004/08/11

Gaur goizean Udalbiltza eta ELAren ordezkaritzak bildu dira, Entzutegi Nazionalak Udalbiltzarekin zerikusia duten hainbat herritarren aurka hartutako ekimenak aztertzeko. Bi erakundeak bat etorri dira erabakion funtsa politikoa dela iriztean.<p>
Izaera politiko hau garbi azaltzen da, German Kortabarria ELAren bozemalearen ustetan, Entzutegi Nazionalak inputatu gisa deitu dituen lagunen militantzia eta iharduna politikoak izan direla ikusirik; are gehiago, horietako asko egitasmo politiko horiek erakundeetan defendatzeko herritarrek aukeratu zituztela kontutan hartuta.<p>
Tamalez Entzutegi Nazionalaren ekimen berria ildo politiko zaharraren bidetik doa eta alderdiak eta hautes-zerrendak legez kanpo jarri zituen politika garatzera dator, oraingoan zigor arloan.<p>
ELAren aburuz proposamenen baztertzeak eta militante politikoen aurkako jazarpenak oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzen dituzte eta, hori gutxi balitz, irtenbideak zailago bihurtzen ditu, hauek elkarrizketan eta hautu politiko guztien onarpenean oinarritu behar baitira.<p>
ELA eta Udalbiltzako ordezkaritzek bi erakundeen arteko harremanekin jarraitzeko asmoa adierazi dute.