Udalbiltzaren auzian erabaki posible bakarra absoluzioa zen

2011/01/20
ELAk bere poza adierazi nahi du Udalbiltzaren aurka zabaldutako auzian auzipetutako hogei prozesatuen absoluzioa dela-eta.

“Inolako krimen-egozte probarik gabeko prozedura judizial baten aurrean aurkitu gara eta hau zen erabaki posible bakarra eta horrela espero zuen herri honetako gehiengo zabal batek. Udalbiltza ez zukeen inoiz ilegalizatua behar izan ”, azpimarratu du ELAk.

Bestalde, ELAk salatzen duenez, PPren gobernuarekin hasi zen prozesuak alderdi horrek PSOErekin mantentzen duen estatu itunaren babes osoa izan du urte guzti hauetan zehar.