ELAk, UGTk eta LABek beste 3 greba egun deitu dituzte Nafarroako egoitzetan

ELA, UGT eta LAB sindikatuek, Nafarroako hirugarren adinekoen egoitzen sektorean gehiengoa dutenek, gaur eskainitako prentsaurrekoan beste hiru greba egun egingo direla iragarri dute. Patronalek proposamenik egiten ez duten bitartean eta Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen hitzarmen sektorialaren negoziazioa oztopatzen duten bitartean, langileek lan zama neurrigabeak eta baldintza oso prekarioak dituzte, ematen duten zerbitzuari ere kalte egiten diotenak.
Hitzarmen hau egiteko Nafarroako Parlamentuaren berariazko agindua izan arren, Nafarroako Gobernuak pasibotasunez jarraitzen du negoziazioa, eta horrek suposatzen edozein aurrerapen blokeatzen ari diren patronalen alde jarrita dagoela.
Egoera horren aurrean, ELA, UGT eta LAB sindikatuek, negoziazio mahaiko ordezkaritzaren %83,6 daukatenak, beste hiru greba eta mobilizazio jardunaldi antolatu dituzte urriaren 24, 25 eta 26an. Urriaren 26an manifestazioa eginen da Iruñeko Foruen plazatik.