ELAk uko egin dio Bizkaiko Gasolindegien hitzarmena sinatzeari

2022/11/28
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Bizkaiko Gasolindegien patronalaren proposamena sinatu dute. ELAk uko egin dio Bizkaiko Gasolindegien hitzarmena sinatzeari nahikoa ez delako. Izan ere, enpresek sekulako irabaziak izan arren, patronalak 7,3ko soldata igoera eskaini du hiru urteetarako: 1,2ko igoera 2019an, -0,3koa 2020an eta 6,4koa 2021ean.

ELAk uste du ez dela aplikatu behar KPI negatiboa, eta ez aplikatzeko klausula eguneratu behar dela, gaur egun hitzarmenean agertzen denak ez baitu bermatzen adostutakoa errespetatuko denik. Ultraaktibitatea bermatzeko klausularik ere ez da hitzarmenean jasotzen.

Era berean, ELAk 2022ko KPIa exijitu du 2024an hitzarmena berriro negoziatzeko eta langileei aurtengo erosteko ahalmena bermatzeko.

Patronalak errefusatu egin ditu aldarrikapen horiek, eta, bere proposamenarekin, 2022ko abenduaren 31n amaitzen den hitzarmena sinatu dute.

Bertan behera uzten da abenduaren 1eko deitutako greba.