ELAk urriak 22-23-24rako greba deialdia egin du Gipuzkoako garbitasunean

2013/10/18
Gipuzkoako garbitasuneko hitzarmenaren iraupena 2009/12/31an amaitu zen. Ordutik hona bilera ugari egin da alorreko lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena adosteko asmoz, baina patronalak jarrera itxia azaldu du.

 

Garbitasuneko alorrean, batizbat emakumeak dira langile, lanordu partzialak eta soldata baxuak dituzte. Urte hauetan lanordu murrizketa itzelak jasan dituzte. Soldata murrizketa hauei patronalak azken urte hauetan hitzarmenaren negoziaketan inposatu duen blokeoa gehitu behar zaio.

Patronal eta sindikatuen arten ospatutako azken bileran, urriak 9an, patronalak argi utzi zuen ez duela hurrengo hitzarmena adostu arte indarrean dagoen hitzarmenik sinatuko. Honetaz gain, patronalak 2010-2011-2012 urteetarako soldata izoztu eta hurrengo urteetarako KPIri lotu gabeko igoerak nahi ditu.

Egoera honen aurrean, ELAk hiru greba egun deitu ditu urriaren 22, 23 eta 24rako, mobilizazio aste barruan.