urriak 15 - boikot israeli

ELAk mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualde guztietan

2025/10/10
ELAk mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualde guztietan
ELAk lau orduko lanuzteekin (lanaldi osoa Hezkuntzan zein jantoki eta eskola garraioan), gobernuei eta enpresei eskatuko die Israelgo estatu genozidarekin harremanak eteteko.

ELAk mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, baita gainerako eskualdeetan ere, urriaren 15ean egingo den 4 orduko lanuzte orokorra dela eta (lanaldi osoa Hezkuntzaren eta mendeko sektoreen kasuan). Gogoratuko denez, lanuzte hauek CIG (Galiza) eta Intesindical (Katalunia) sindikatuekin batera deitu dira. 

LANTOKIETAKO LANUZTEAK

03.00-07.00 (Industriako txandetan, 02.00-06.00)

11.00-15.00 (Industriako txandetan, 10.00-14.00)

18.00-22.00

 

ELAk, CIGak eta Intersindicalek Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako gobernuei, Espainiako exekutiboari eta Europar Batzordeari eskatu diote Israelgo estatu genozidarekin dituzten harremanak bertan behera utz ditzatela; Israeli ez diote ezer erosi edo saldu behar, ez gobernuek, ez enpresek. ELAk, CIGek eta Intersindicalek palestinar herriari lurralde guztian zehar zor zaion autodeterminazio eskubidearen alde egin dute, eta Israel premiatu dute bazter dezan orain ezartzen duen sistema, honen oinarri apartheid-a eta lurren okupazioa baitira. Mezu horrekin, hurrengo mobilizazioak egingo dira:

11.30etan

Bilbo (PSEren aurrean-Alameda Rekalde)

Donostia (Eusko Jaurlaritza-Andia kalea)

Gasteiz (Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza)

Iruña (PSNen aurrean-Sarasate Pasealekua)

Beste eskualdeak

Durango (Ezkurdi plaza, 12:30)

Gernika (Udal plaza, 12:30)

Eibar (Untzaga plaza, 12:30)

Zarautz (Lege Zaharraren plaza, 12:00)

Azpeitia (Plaza Nagusia, 12:00)

Tolosa (Triangelu plaza, 12:00) 

Beasain (Udal plaza, 12:00)

Errenteria (Udal plaza, 12:30) 

ELAk herri palestinarraren genozidioa gelditzea eta Israelgo Estatuari erabateko boikota eskatzen du. Beste batzuetan bezala, aldarrikapen horiek dituzten mugimendu sozialek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du.