ELAk urtarrilaren 7an ‘Etxera bidea gertu’ lelopean Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin du

2023/01/04
ELAk dei egiten die bere militantziari, langile klase osoari eta, oro har, gizarteari Sarek larunbatean 17:00etan Bilboko Autonomia kaletik deitu duen manifestazioan parte hartzeko.

“Etxera bidea gertu” lelopean egingo den manifestazioak euskal presoei oraindik ezartzen zaien salbuespen neurrien salaketa egitea eta elkarbizitza eta bakearen alde egiteko helburua du.

Sarek azaldu duen bezala, “nahiz eta 19 preso daude oraindik urrunduta, euskal presoengan eta haien familiengan hamarkadatan tematu den eskubide urraketetako bati amaiera emateko atarian gaude Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian berriz, Ion Parot eta Jakesen baldintzapeko askatasunarekin, etapa berri baten perspektiban sartu da [...]. Ahalegin guztiak egin behar dira espetxe-politika arrunta aplika dadin, eta behin betikoz, orain arte aplikatu izan den salbuespen egoera amai dadin”.