ELAK uste du Arcelor Mittalek ez duela behar ABEE orokor bat
Ez da enpresak aurkezten duen lehen ABEEa. Azken urteetako hainbat aurkeztu ditu, inolako justifkaziorik gabe eta maiz legalitatea bera urratuz (Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen horietako bat, esaterako). Izan ere, Arcelor Mittalek malgutasunerako tresna gisa erabili nahi ditu ABEEak.
Era beran, ELAk zuzendaritzarekin honako gaiez ere hitz egin nahi du: plantilla gaztetzeaz, txanda kontratua behar bezala aplikatzeaz, langileok sortzen dugun aberastasuna banatzeaz, lantegietan inbertsioak egiteaz eta gure lantegien etorkizuna bermatuko duten industria plan zorrotzez. Enpresak, ordea, beti erantzuten dio ezetz gai horiek eztabaidatzeari. Jarrera horren aurrean.
ELAk ezetz esaten dio oinarririk gabeko talde osoarentzako lan erregulazioari. Sindikatuak seriotasunez eta irmo defendatuko ditu langileak.