ELAk uste du lotsagarria dela Nafarroako Epaitegiak 100 irakasleen laspostuak anulatzea
ELAk uste du lotsagarria dela Nafarroajo Justizia Epaitegiak atera duen sententzia Afapnaren helegite bati arrazoia emanez, administrazioko sindikatu honek lanpostuak egonkortu beharrean, 100 langileren egoera prekarizatuko duena. Langile hauek oposaketa prozesua pasatu du eta dagoeneko lanean ari dira.
Aipatutako EPEa, gainera, aurreko urteetan UPNk egin dituen bezala egin da, baina hauek ez dute inoiz horrelako salaketarik jaso. Oraingoan desberdintasun bakarra izan da langileek aukera izan dutela euskaraz eta gazteleraz azterketa egiteko, Afapnak, Mahai Orokorreko beste sindikatu batzuekin batera, “diskriminatzailetzat” jotzen baitu aukera hau.
ELAk azpimarratu nahi du zerrenda bakarra existituko balitz, sententzia honek duen argumentazioa ez litzatekeela baliagarria izango, guztiek azterketa berbera egingo luketelako eta lanpostu batzuek profila izango luketelako eta beste batzuek ez.
Nafar Gobernua animatzen dugu bere langileak defendatzera eta sententzia honen aurka errekurtsoa jartzera, eta Mahai Orokorreko eta hezkuntzako sektorialeko gehiengoak eskatzen duen bezala zerrenda bakarra jartzera; hezkuntzan oraindik “apartheid lingüistikoa” baitago.