TCC Moventis - Iruñerriko hiri garraio zerbitzua

ELAk uste du TCCren proposamena eskasegia dela, eta greban %100eko jarraipenarekin jarraitzeko deia egin du

2025/07/04
TCC Moventiseko zuzendaritzaren planteamenduaren edukia ez da nahikoa. ELAk langileen batasuna nabarmentzen du lan baldintzak eta zerbitzu publikoa hobetzeko grebarekin aurrera jarraitzeko.

Moventis TCCko Enpresa Batzordeak atzera bota du zuzendaritzaren azken proposamena, sindikatu guztiek adostutako gutxienekora iristen ez delako. Proposamenak ez ditu betetzen soldata igoerari, gaueko plusa hobetzeari edo bajen estaldurari buruzko aldarrikapenak, eta gerogorako uzten du lanaren antolamendua hobetzeko negoziazioa, inolako bermerik gabe.

Egoera honen aurrean, ELAk planteatutako helburuak lortu arte greban jarraitzeko deia egiten du, eta plantillaren batasuna nabarmentzen du grebak %100eko jarraipena izaten jarraitzeko. Honez gain, bihar, uztailak 5, arratsaldeko 18:30etan Labritetik Parlamentura joango den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du ELAk.