ELA: "Fiskaltasun alorrean gauden unean gaude Patronalari guztian kasu egin zaiolako"

2011/10/10
ELArentzat harrigarria da Confebask gai izatea joan den urriaren 7an, fiskaltasun arloan egindako proposamenak egiteko. Izaera neoliberaldun neurri hauek kapitalaren errentak aberastasunaren zati handiago baten jabetzea bideratzen dute. Proposamena iraingarria da.

Confebask-ek luzatzen duen proposamenak, enpresek, kapitalak eta errenta altuek ordaintzen dituzten zergen murrizketa, eta nola ez, langileriaren eta zeharkako zergak igotzea luzatzen du. Horregaitik diogu proposamen honek fiskaltasun ez justu bat sustatzen duela.

ELAk gogorarazten du gauden unean gaudela Patronalari guztian kasu egitearren. Bere proposamenean erakusten duen bakarra da, ume baten jokabidea daukala, gobernuak nahi duen dena ematera ohituta dagoela, baina ez da nahikoa, gehiago nahi du. ELAk behin eta berriz salatu du arduradun politikoek duten jarrera enpresa jokabide hauen aurrean. Bereziki, Zerga Koordinaziorako Organoaren (ZKO) erabilera salatzen dugu, ohiko duen gardentasun ezarekin, patronalak fiskaltasunean nahi izan duena bermatu du.

Proposamen honek patronalaren benetako aurpegia erakusten du, erabat insolidarioa, bereziki bizitzen ari garen krisi momentuan, non langabezia gero eta altuagoa den, gero eta pertsona langabetu gehiago prestazio gabe geratzen ari den, pentsioak bere horretan utzi dituzten, edo lan eta gizarte eskubideak murrizten dituzten. Patronalak krisi garaia aprobetxatzen du jendearen eskudirua lapurtzen jarraitzeko eta gero eta gehiago eskatzen du bere onerako.

Bukatzeko, ELA-k Confebask-ek erreforma justifikatzeko erabiltzen duen argudioa baztertzen du. Ez da egia “krisialdiaren irteeran lagunduko duenik” “ekonomiaren bultzatzaile” diren enpresei hobariak emanez.