ELAk Zabalgarbi erraustegiko lan eta segurtasun baldintzak salatu ditu

2007/01/12
ELA-Hainbat-ek Zabalgarbi erraustegiko langileek bizi dituzten lan eta segurtasun baldintza eskasak salatu nahi ditu. Ez da sindikatu honek salaketa hau egiten duten lehen aldia. Izan ere, kexak aspalditik dator: behar adina langilerik ez, lanaldia handiak, egonkortasun eza...

Bestalde, bereziki kezkagarria da langileen lan segurtasun baldintza txarrak. Langileek erraustegian hainbat gai arriskutsurekin lan egin behar izaten dute, baina enpresak ez ditu hartzen beharrezko neurriak.