Martxoak 8
ELAk zaintza lanen duintzea eta oinarrizko zerbitzuen publifikazioa aldarrikatuko du

Emakumeok zaintza arloan lehen lerroan gaude, langile zein erabiltzaile moduan. Eta oinarrizko zerbitzuen pribatizazioak, emakume langileen prekarizazioa eta zerbitzuen kalitatea okertzea dakar.
“Nork bere burua salba dezala” mantraren aurrean, ELAk publikoa, kolektiboa eta feminismoa ezaugarri dituzten alternatibak eraikitzen jarraituko du borroka sindikal feministaren bitartez.
Guzti honetaz mintzatzeko, Martxoaren 8an ELAk Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo du ekitaldi konfederala, eta bertan zaintza krisiaren kalteak lehen pertsonan pairatzen dituzten emakumeek euren testigantza emango dute. Zehazki, osasun arloko, gizarte-eskuartze sektoreko eta adinekoen egoitzetako langile zein erabiltzaileak igoko dira oholtzara, euren bizipen eta aldarrikapenak azaleratuz.