ELAk Zalaingo Aceralia Tubos-eko hauteskundeak irabazi ditu

2004/06/22

Ekainaren 22an Zalaingo (Bera) Aceralia Tubosen egindako hauteskundeen emaitzak oso positiboki baloratu ditu ELA-Metala federazioak, hain zuzen ere ELAk botorik gehien jaso dituelako. 13 ordezkarietatik ELAk 5 lortu ditu, enpresan ordezkaritza gehien duen sindikatua izango da. Bigarren sindikatua LAB izango da 4 ordezkariekin, UGTk 4 izanen ditu, CCOOek 1 eta CCk 1.

Zalaingo Aceralia Tubos lantegian enpresa batzorde berria hautatzeko ekainaren 22an egin ziren hauteskundeak Condesa arabar talde siderurgikoak duela hilabete batzuk lantegia erosi zuelako.

ELAren arabera emaitza hauek lantegian sindikatuaren berrindartzea erakuste dute, gogoratu behar da duela bi urte eskas ELAko delegatu batzuk dimititu eta UGTra pasa zirela horrek sortu zuen krisialdiarekin.