ELAko afiliatu eta delegatuek Nafarroako Ogasunean zerga-politika aldatzea aldarrikatu dute

2012/09/20
ELAko afiliatu eta delegatuek Nafarroako Ogasunean zerga-politika aldatzea aldarrikatu dute
Irailaren26ko Greba Orokorra prestatzeko kanpainaren baitan, ELAko afiliatu eta delegatu multzo batek Nafarroako Gobernuaren Ogasun sailera jo du, erregistroan zerga-politika aldatzea eskatzen den agiri bat uzteko.

 

Nafarroako koordinatzaile den Mitxel Lakuntzak esan duenez, “krisiari eta pobreziari ezin zaio aurre egin zerga-politika ukitzen ez bada”. Lakuntzak gogoratu du presio fiskalari dagokionez Nafarroa Europako azken postuetan dagoela, eta presio hori EBko batez besteko mailara igoko balitz, Gobernuak 2013rako aurrekontua %50 igo ahal izango lukeela. Beraz, argi dago murrizketak Gobernu honen aukera politiko baten ondorio direla. ELAk salatu egin du fiskalitateari buruzko eztabaida ezkutatu egiten dutela, eta gizarteak parte hartzeko modurik ez dela ematen; horregatik herritarrei dei egiten die datorren 26ko Greba Orokorrean parte hartzera, eta Ogasun sailera aipatutako eskaria eraman dezala, beste zerga-politika bat lortze aldera.

Ogasun Saileara eramandako agriria