ELAko Batzorde Eragilearen ordezkaritzak parte hartuko du bihar Baionan beste espetxe-politika bat galdatzeko egingo den manifestazioan

2012/11/09
ELAko zuzendaritza konfederalaren ordezkaritza batek deialdian parte hartuko du. Deialdian ehunka hautetsik eta hainbat erakunde sozial, sindikal eta politikok hartuko dute parte.

ELAk hautatu berria den Frantziako gobernuari eskatzen dio errotik alda dezala euskal preso politikoekiko daraman politika, eta espero du manifestazioa mugarria izatea gure herrian bakerantz egiten ari garen bidean