ELAko hiru federazioek 813 ordezkari deitu dituzte ekainaren 14tik 16ra egingo diren norberaren kongresuetara

2022/06/06
ELAko hiru federazioek 813 pertsona deituko dituzte euren kongresuetan ordezkari gisa parte hartzeko. Zehazki, hiru kongresuak honako egunetan izango dira: ekainaren 14an Zerbitzuak federazioa, Donostiako Kursaalean; ekainaren 15ean Gizalan, Burlatako Kultur Etxean; eta ekainaren 16an Industria eta Eraikuntza, Gasteizko Europa Jauregian. Hiru hitzordu horiek ELAk azaroaren 24an eta 25ean Bilbon egin zuen Kongresu Konfederalaren ondoren datoz. Hiru federazioek lehentasuna emango diote aberastasunaren banaketari, baita prekaritatearen eta genero arrakalaren aurkako borrokari ere

Gaurko prentsaurrekoan, ELAko hiru federazioetako buruek datu guztiak aurkeztu dituzte, bai eta datozen urteetarako lehentasun gisa defendatuko diren ildo nagusiak ere, negoziazio kolektiboaren ardatz gisa aberastasunaren banaketa nabarmenduz, baita prekarietatearen eta genero arrakalaren aurkako borroka ere.
Mari Cruz Elkorok, ELA-Zerbitzuetako idazkari nagusiak, adierazi du 199 ordezkari izango direla Donostiako Kursaalean egingo den kongresuan, ‘Arrakalatik berdintasunera’ lelopean. “Lelo horrek ezin hobeto laburbiltzen du dugun zeregina; sektore feminizatu eta prekario gehienak federazio honetan biltzen dira; 29.198 afiliatu ditu, eta horietatik % 62 emakumeak dira. Ildo horretan, genero soldata arrakala ezabatzeko borroka areagotuko dugu. Hori lortzeko, emakumeak lantokietan antolatu behar ditugu, mobilizazioa eta, hala badagokio, greba aktibatzeko”. Hala, Elkorok langileen lan eta bizi baldintzetan hobekuntza nabarmenak eragin dituzten gatazketako batzuk aipatu ditu.


Igor Eizagirrek, ELA-Gizalaneko idazkari nagusiak, gogoratu du ekainaren 15ean Burlatako Kultur Etxean bilduko dira 238 biltzarkide ‘Guztiona, lehen lerrora’ lelopean. “Zaintza sektoreen baldintzak duintzeko lan izugarriarekin jarraituko dugu, baita enplegu publikoa finkatzeko eta pribatizazioei bidea ixteko ere”. Federazio horretan 33.676 afiliatu daude, eta horietatik % 66,9 emakumeak dira. Horrez gain, ELAk lehen sindikatua izaten jarraitzen du Hego Euskal Herriko zerbitzu publikoen hauteskundeetan. Datozen lau urteetarako, ELA-Gizalanek lehen lerrora eraman nahi du euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea, zerbitzu publiko unibertsal, doako eta kalitatezkoak bermatu nahi ditu (arreta berezia jarriz zaintza sektoreetan), bai eta parametro horiei erantzuten dien eta, gainera, gizarte kohesioa bermatzen duen hezkuntza eredua ere.


Unai Martinezek, Industria eta Eraikuntzako idazkari nagusiak, nabarmendu du ‘Eraldaketa aktibatu’ leloak akuilu izan behar duela ekainaren 16an Gasteizko Europa Jauregian bilduko diren 376 biltzarkideentzat (38.364 afiliatuen izenean). “Prekaritatea nagusitzen ari da Eraikuntzan, eta, bestalde, 4.0 Industria saltzen digute, baina lan eskubiderik gabe. Hori al da etorkizuna? ELAk etorkizun hori bestelakoa izan dadin borrokatuko du”. Horregatik, ELA-Industria eta Eraikuntza federazioak lau ebazpen eztabaidatuko ditu: Negoziazio kolektiboan aberastasunaren banaketaren alde lan egingo du, KPIaren gaineko akordioen bidez; Industria politikan Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren propaganda salatuko da; genero soldata arrakalaren eta sexu diskriminazioaren aurkako borroka areagotuko da; eta lantokiak antolatzearen eta sindikalizatzearen alde egingo da.

Batzorde Iraunkorrak / Comisiones Permanentes:
Proposamena / Propuesta


ZERBITZUAK

Maricruz Elkoro Zengotitabengoa: Idazkari Nagusia
Egoitz Iturbe Sáez de Nanclares: Donostia, Deba eta Urola-Kosta
Uribarri Irigoras Alberdi: Bilbo eta Ibaizabal-Nerbioi
Hodei Blasko Otsoa: Gasteiz
Idoia Elustondo Plazaola: Oarso-Bidasoa eta Oria-Goierri
Janire Ornes Uriondo: Gernika-Durango eta Ezkerraldea-Kadagua
Pablo Sánchez González: Nafarroa
Itziar Larrazabal Gardeazabal: Genero Ekitatea, Eskumaldea

GIZALAN

Igor Eizagirre Alza: Idazkari Nagusia
Iratxe Mier Villarias: Antolakuntza. Bilboko koordinazioa
Esther Saavedra Sanmiguel: Osakidetza
Miren Zubizarreta Juaristi: Hezkuntza /Educación
Ane Bilbao Alzelai: Hezkuntza (Planifikazioa)
Eba Arrieta Insausti: Autonoma, Estatua eta Justizia
Urdax Bañuelos Ruiz de Erentxun: Gasteiz
Aintzane Orbegozo Zigaran: Gipuzkoa (Udal-Foru eta Soziosanitarioan)
Txomin Lasa Ormaetxea: Donostia eta Soziosanitarioa
Julio Fombellida Fernández: Bizkaia (Udal-Foru eta Soziosanitarioan)
Izai Bujanda Cambra: Nafarroa
Uxue Mingo Arruabarrena: Genero Ekitatea. Garraioa, Hedabideak

INDUSTRIA ETA ERAIKUNTZA

Unai Martinez Azarola: Idazkari Nagusia. Donostia. Gipuzkoako eraikuntza
Mikel Etxebarria Campos: Konkurtsoen taldea. Ibaizabal Nerbioi eta Bilbo. Bizkaiko eraikuntza.
Irati Bañuelos Ruiz de Erentxun: Urola-Kosta eta Nafarroa
Arrate Elkoro Zengotitabengoa: Genero ekitatea. Nazioartea. Ezkerraldea-Kadagua eta Deba
Sergio Vazquez De la Fuente: Eskumaldea eta Gernika Durango
Esther Arruti Roteta: Oarso-Bidasoa eta Oria-Goierri
Hodei Blasko Otsoa: Gasteiz