ELAko Kazetarien Elkarteak Garako kazetarien kriminalizazioa salatzen du

2018/01/24
ELAko Kazetarien Elkartearen iritziz, guztiz neurrigabea da 'Ugarteko' izeneko ertzainak Gara egunkariko eta Naiz webguneko kazetarien aurka, eta Cabacas familiaren abokatuaren aurka jarri duen demanda. Sindikatuak lehenik bere elkartasun osoa eta babesa adierazi nahi dizkie Cabacasen senideei eta Gara zein Naizeko lankideei.

Halaber, ELAk salatu nahi du kriminalizatu eta baldintzatu egin nahi dela demanda jaso duten kazetarien ikerketa lana. Informazio eskubidearen aurkako erasoa dugu hau, hots, gizarte demokratiko batean funtsezkoa den eskubide baten aurkako jarrera.