ELAko militanteek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Metaleko patronalaren ondoan

2023/01/12
FVEMek sektoreko aberastasuna modu justuan banatzeari uko egin ostean, sindikatuak ziurtatu du grebek eta mobilizazioek jarraipena izan behar dutela.

Gaur, FVEMek ekoizpen prozesuen birkokatzeari buruzko jardunaldi presentzialak antolatu ditu bere bazkideentzat. Jardunaldi hori aprobetxatuz, ELAko militanteek elkarretaratzea egin dute. Tamalez, kontzentrazioaren aurretiko komunikazioa behar bezala eginda zegoen arren, Ertzaintzak ez du normaltasunez egiten utzi.

ELAk argi du metaleko langileen lehentasuna, sortzen den aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmena lortzea dela. Hau da, KPIaren igoerak ziurtatu behar dira urtero sektore osoan.

Eusko Jaurlaritzaren esparruan egin daitekeen bitartekaritza prozesuari dagokionez, ELAk gogorarazi nahi du zeintzuk diren Bizkaiko Metalaren Hitzarmenerako funtsezko edukiak:

  • Soldata igoerak: aurreko urteko KPI sektore osorako
  • Arbitrajea edo ORPRICCEra jotzea eragozten duen klausula, langileen ordezkariekin ados jarri ezean.
  • 8 orduko lanaldi murrizketa
  • Subrogazioa azpisektore gehiagotara zabaltzea
  • ETT bidezko kontratazioa mugatzea
  • Berdintasun-planak, langileen legezko ordezkaritzaren gehiengoarekin adostu badira soilik.
  • Lizentzien hobekuntzak eta ezintasunagatiko eta heriotzagatiko kalte-ordainak
  • Ez dago dago onartzerik elementu atzerakoirik hitzarmenean

Nolanahi ere, eta Eusko Jaurlaritzan egin daitekeen prozedura berria gorabehera, ELAk berriro esan du, 2022an 11 eguneko grebaren ondoren, sindikatuok greba eta mobilizazio egun berriak antolatu behar ditugula. FVEMi presioa eginez eta borrokatuz bakarrik lortu ahal izango da Bizkaiko Metalean Hitzarmen duin bat lortzeko helburua.