ELAko Nazio Batzordeak El Correo eta El Diario Vascok botatako gezurren aurkako lege-ekinbideak babesten ditu

2007/01/15
Astelehen honetan, urtarrilak 15, egin duen ohiko bileran, Nazio Batzordeak aztertu egin ditu urtarrilaren 13an El Correo Español eta El Diario Vasco egunkarietan ELAri buruz argitaratu diren informazioak. Informazio horien arabera sindikatuko Batzorde eragileko kideak, eta, zehatzago, idazkari nagusia eta idazkari nagusiaren ondokoa, egundoko pentsio-funtsen titular izango lirateke.

Hasteko, informazio horiek erabat gezurrezkoak dira, goitik behera asmatuta daude. Barregarri gertatuko lirateke esandakoa oso larria ez balitz eta aipatutako egunkariek gezurrari ikerkuntzaren itxura eman ez baliote (“kontsultatutako iturrien arabera”).

Kazetaritzaren urrezko araua izanagatik, hedabide horiek eragindako erakundearekin eta pertsonekin ez zuten informazioak egia ziren kontrastatu. Halako gezurrak argitara-tzeak asmo bakarra izan dezake: sindikatuaren eta aipatutako pertsonen izen onari kalte egitea.

Beraz, Nazio Batzordeak honakoa erabaki du:

1. El Correo Español eta El Diario Vascoren jokabide itsusiak eragin dion haserrea adieraztea.

2. Batzorde Eragileak eta kaltetutako pertsonek hasiko dituzten lege-ekinbideak babestea.

Bestalde, Nazio Batzordeak esker ona adierazi nahi die azken urteotan belaun-aldi- eta genero-berrikuntza posible egiteko batzorde eragiletik atera diren guz-tiei. El Correok eta Diario Vascok esaten dutenaren kontra, militanteotako bat ere ez da “kargu instituzionaletan kokatu”, ezta egunkariok aipatzen duten moduko ordain ekonomikorik jaso ere. Euren jarrera eskuzabalik gabe sindikatua berritzea ezinezkoa izango zatekeen.

2007-01-15

NAZIO BATZORDEA