ELAko ordezkariek uko egin diote UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako Bizkaiko Eraikuntzaren hitzarmenari

2021/05/21
Bizkaiko eraikuntza sektoreko ELAko ordezkarien batzarrak, gaur goizean Bilbon egin denak, aho batez gaitzetsi du sektoreko patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioa. Bizkaiko Eraikuntzako ELAko ordezkarien ustez, CCOOk eta UGTk hitzarmen merke bat oparitu diote patronalari, eta ASCOBIko kide diren enpresek milioi askoko irabaziak izan dituzte urte hauetan. Enpresetan akziodunak forratu diren bitartean, sektoreko langile gehienei ez zaie hitzarmena aplikatu ere egin.

Zentzu horretan, ELAren batzarrak berretsi egin du "oso txarra" dela akordioa, eta "sindikatuak ez du sinatuko". "Ez dugu onartzen sektorean sortzen den aberastasuna banatzen ez duen eta hitzarmena aplikatzeko bermerik ez duen akordiorik".