ELAko ordezkaritza bat 65 ordutako lanaldiaren aurkako manifestazioan Estrasburgon

2008/12/16
ELAko ordezkaritza batek parte hartu du abenduaren 16an Europear Batasunak ezarri nahi duen 65 ordutako lanaldiaren aurka protestatzeko Estrasburgon egin den manifestazioan. Ordezkaritzaren buru izan dira Joseba Villarreal eta Egoitz Iturbe negoziazio kolektiboko eta Oria-Goierri eskualdeko arduradunak.

ELAren aburuz, erabaki honek atsedenerako denbora ezabatu nahi du eta amaiezinak ziren lan ordutegietara atzera egiten. ELAren ustez, erabaki hau ez dator bat egungo negoziaketa kolektiboaren jardunarekin. Izan ere, lan ordutegiaren murrizketa lanpostuen sorrerako tresna eraginkorra bilakatu da.